MAISU MAISTRAK

Maisu-maistrok haurren bizitzan pertsona garrantzitsuak gara, zalantzarik gabe, baina ez ginateke ezer izango beraiek gabe. Beraiek dira gure “motorra”, gure pizgarria eta gure interesa.

Beraien seme-alabak gure eskutan jartzen dituzten familiei esker, gu garena izan gaitezke, gure bokazioa garatu dezakegu, hain maite dugun lanean jardun dezakegu.

Asteko egun askotako ordu askotan haurrez inguratuta egotea zorte handia da guretzat. Haur horiek bizia ematen digute, indarrez betetzen gaituzte, euren ilusioa eta inozentzia ematen digute, izugarri estimatzen gaituzte… Neska-mutil hauek, batzuetan, nekea eta kezka ere sortzen digute; beste batzuetan, mugaraino eramaten gaituzte, zalantzan jartzen gaituzte eta gure alderdi onenak zein kaxkarrenak, zenbait momentutan, aterarazten dizkigute…

Oso gai delikatuak ditugu esku-artean, jakin badakigulako zenbaterainoko eragina duten haurtzaroko bizipenak heldu baten bizitzan, pentsaeran eta sentimentuetan (Rebeca Wild). Ez gara bakarrak, noski, haurtzaroan eragina dugunak, eta eskerrak, baina erantzunkizun handia dugu haurren bizitzako tarte horretan, eskolan denbora luzean egoten baitira.

Jakin badakigu maisu-maistra “onak” izan behar dugula eta horrela izan nahi dugu, baina beti ez gara egiten dugunaz harro sentitzen, batzuetan haur guzti-guztiekin ez dugulako asmatzen, edota lan administratiboak denbora kentzen digulako, edota zalantzek ez gaituztelako pakean uzten…

Horregatik, adituekin formatzen saiatzen gara eta gaur egungo ikerketa eta teorien inguruan etengabe hausnartzen dugu, gure praktika teoria eta ikerketa hauekin alderatuz.

Porque para esta escuela que queremos no sirve un maestro, es decir, no sirve una persona que sepa mil veces más que los niños. Se precisa una persona que viva los problemas de su época, que sepa reflexionar y tomar posiciones, una persona en cuyos actos se vea lo que sabe y en lo que cree, una persona culta, y culto puede ser cualquiera, independientemente de sus títulos universitarios. Además se necesita una importante preparación profesional que tiene que procurársela cada cual por sí solo y trabajando en grupo con los demás maestros, reflexionando y estudiando. (“La escuela como investigación”. Francesco Tonucci.)

Eta, batik bat, neska-mutil hauei adi-adi entzuten saiatzen gara, zentzumen guztiekin, hobeto ezagutzeko eta horrela beraien singularitatean ulertzeko eta bere bidean laguntzeko, bere bizipenetatik, ezagutzetatik, gustuetatik eta gogoetatik abiatuz.

Maisu-maistrak eta haurrak elkar zenbat eta gehiago ezagutu, orduan eta aukera gehiago izango dugu elkarrekin lan egiteko. Eta haurra ezagutzeko modu bakarra libre uztea  da, izan ditzala bizipen propioak, sormenez adierazi ditzala, berarengan konfiantza osoa izanik, .

“Un buen maestro es el que escucha a los niños porque sabe que no están vacíos, sino que son ricos de una experiencia que él no conoce. Un buen maestro debería pedir a sus alumnos que le mostraran lo que llevan en los bolsillos, de esta forma la escuela se abriría a la vida, recibiendo a los niños con sus conocimientos y trabajando alrededor de ellos. Cada acción educativa tiene que empezar con una escucha, para recibir a los alumnos con lo que conocen y lo que saben hacer.” (F. Tonucci)

MAISU-MAISTRAK Eskolan…

Guretzat izugarrizko lujoa da gure eskolara etortzen diren haurren bizitzan parte hartzea eta saiatzen gara eurek ere beste hainbeste senti dezaten: bere eskola ” etor zintezkeen eskolarik onena dela, ametsetako eskola dela” (Lautaro).

Hartu, zaindu, goxatu, mimatu, kasu egin… nahi diegu;

Bere sormenerako, behatzeko, jolaserako…une intimoak gorde nahi ditugu;

Independenteak, autonomoak  izan daitezela nahi dugu;

Lasai, konfiantzarekin, ziur egotea nahi dugu;

Pazientzia eduki nahi dugu eta nahiko denbora utzi, umeek behar duten beste edo ekintzak, egoerak, atazak (1) behar duena, gu aurreratu gabe, presarik sartu gabe;

Bakoitzaren aprendizai erritmoa ezagutzen, errespetatzen, bultzatzen eta indartzen saiatzen gara.

Emozionatu daitezela nahi dugu, barre edo negar egin dezatela, haserretu daitezela eta adiskidetu daitezela;

Guk ere emozionatu nahi dugu eta beraiekin gozatu;

Beraiekin solasean aritu nahi dugu eta euren arrazonamenduekin harritu nahi dugu, euren ideia bereziekin, euren munduaren ikuspegiarekin… juzgurik gabe eta konparaketarik egin gabe;

Bere bidean lagundu nahi diegu, euren gustuak, euren gogoak errespetatuz, eurengan konfiatuz;

Izaki alfabetizatutakoaren eredu izan nahi dugu, mundua eskolara ekarri nahi dugu; espezializatua, sortzailea eta aditua den jendearen ikuspegia eta eredua eskaini nahi diegu, horrela haurrek euren iritzia sortzen joan daitezen, bide eta aukera ezberdinak aurreikusiz eta izaera kritikoa garatuz.

Euren alde egin nahi dugu!

Horregatik gauza batzuk egiten ditugu eta beste batzuk ez; horregatik ematen diegu lehentasuna eta denbora ekintza batzuei eta ez beste batzuei; horregatik estrategia didaktiko ugariak, sortzaileak eta esanguratsuak erabili behar ditugu, material anitz eta baliabide ugariz gain; horregatik jartzen dugu indarra eta baliabideak praktika batzuetan eta ez beste batzuetan …

Honek guztiak koordinazioa eta adostasuna eskatzen du, eta iparra ez galtzea, gure bidetik eta gure nahitaezko helburuetatik ez apartatzea, ez alde egitea, hala nola, ikasle guztien errespetua eta ongizatea, nahiz eta beti malgutasunez jokatu beharko dugun eta etengabe aldatzen ari den eskola batera moldatu/egokitu beharko dugun.

Koordinazio hau lortzeko eta behar diren akordiotara iristeko ezinbestekotzat jotzen dugu etengabe formatzen jarraitzea, beraz estrategia eta baliabide ugari erabiltzen ditugu, hala nola:

Banakako irakurketak, liburuenak, artikuluenak…
Hitzaldien, elkarrizketeten, dokumentalen… ikus-entzunak.
Irakurketen, dokumentuen, bideoen…. analisia elkarrekin eginez gure eguneroko praktikarekin alderatuz, gure egitekoak, proposamenak, esku-hartzeak, e.a. hobetzeko asmoarekin.
Ikastaro, mintegi, kongresuetan… parte hartuz eta ondoren gure artean partekatuz.
Gure eguneroko praktikaren analisia, guk grabatutako bideoak, audioak, ateratako argazkiak….ikusiz eta etengabeko behaketa.
Gure arteko eguneroko elkarrizketa formalak zein informalak, jolas-garaitan, bazkalorduetan, eskola-garaiaren bukaeran…

Eta iparra ez galtzeko eta gure planteamendu filosofiko-pedagogiko-didaktikoekin koherenteak izateko ikasleekin dugun harreman jarrai horretan, ikasleei buruzko behaketak eta balorazioak egiterakoan beste baliabide batzuk erabiltzen ditugu, konpartitzen dugun Drive batean bilduz, hala nola:

Tailerretako egunerokoa non egunero tailer bakoitzean gertatutakoa jasotzen dugun eta baita bertaratu diren ikasleen iruditzen zaigun aipagarriena.
Ebaluazio bilerak non ikasle bakoitzaren inguruan bereziki hitz egiten dugun eta idatziz jasota uzten ditugun konpartitu ditugun begirada eta behaketa desberdinak.
Familientzat idazten diren informeak eta baita guraso horiek aipatzen dituztenak beraiekin elkarrizketatzen garenean.
Gaitasunak eta azpi-gaitasunak, curriculuma, dekretuak, Hezkuntza Proiektua, Urteko Plana, e.a.

Iristen diren irakasle ordezkoak gure proiektuan jaso, kasu egin eta sartzeko ardura ere hartzen dugu. Baita Magisterioko ikasleak praktikaldi baterako iristen direnean ere.

Horientzat guztientzat dokumentu laburtu batzuk prestatu ditugu eurek kontsultatzeko eta ondoren gurekin komentatzeko, beti ere ahal den azkarren kokatzeko gure eskolako errealitatean eta gure proiektu pedagogikoan: behar-beharreko dokumentuen karpeta eta tailerretako dekalogoak.

Abaltzisketa

Zizurkil