HAURRAK

Edozein haurrak – aurretik ez badu tratu desegokia edo errespetugabekoa jaso-, eta erakargarria den inguru bat eskaintzen bazaio eta helduek ez badiote inongo presiorik egiten, badu bere jokaera zuzentzen duen barneko gida bat . Gida honek aktibitate batera edo bestera eramaten du, haurra bere erritmoan jarraitzeko aukera ematen dio eta egiten duen aktibitate bakoitzean oreka berri bat bilatzera.

Gida horri jarraitzen uzten bazaio, haurrak, nahiz eta oso gaztea izan, pertsona ziur, alai, laguntzeko prest dagoen baten moduan ekitea lortzen du, eta gai da bere bizitzako egun bakoitza bete-betean gozatzeko. Izan ere, naturak haurrari garatzeko aukera berriak eta ezustekoak ematen dizkio, beti ere guk uzten badiogu berari askatasunez erabakitzen nola, zenbat eta noiz arte.

Baina haurrak bere erabakiak hartzen hasi baino lehen barneko oinarrizko behar  batzuk eduki behar ditu asetuak. Eta ikusiko dugu nola haur guztiak banatzen hasten diren eta independenteak izaten, nola jeisten den beraien agresibitatea, nola lortzen duten ziurtasun gehiago, nola doazen erabakitzen.

Norberak libreki aukeratzerakoan dena ematen du, satisfazio izugarria dakar, nortasuna garatzen da, autodiziplina eta benetako ardura ekartzen du.    Baldintza hauek direla medio, eskolako arauak errespetatzen dira, izan ere, nahiko esplizituak dira eta norbanako espazio ziur bat sortzeko beharretatik dator.

Autonomiaz egindako ekintza bakoitzarekin lortzen den autodiziplina honek haurra pertsona bilakatzea dakar, beranduago bere munduko ardura zehatzak hartuko dituena, zeren, jadanik, bere ekintzen jabe egiten hasia baita.

Baina haurrak ez dira heldu txikiak.

Piaget-ek haurrak mundura helduen egitura mentalekin etortzen direnaren ideia alde batera utzi zuen. Berak demostratu du, adibidez, logika -helduok ulertzen dugun modura- ez dela egituratzen hamaika edo hamabi urtera arte eta prozesu hau sendotzen dela hamalau edo hamabost bat urterekin.

Piaget-ek azaltzen du, haurraren egitura egituratuak eta moralak, kualitatiboki, erabat ezberdinak direla helduarengandik, baina aldiz, haurra helduaren oso antzekoa dela funtzio garrantzitsuei dagokionez. Heldua bezalaxe haurra ere izaki ekintzailea da, ta bere aktibitatea bere barneko zein kanpoko interesen eta beharren baitan dago.

Haurra eta helduaren arteko ezberdintasunak Piaget-ek zapaburua eta igelaren adibidearekin azaltzen ditu: Biek behar dute oxigenoa, baina, zapaburuak ez du arnasa hartzen igelak duen organo beretik. Modu berean, haurra askotan helduaren moduan ekiten du, baina mentalki adin-garai bakoitzeko egitura ezberdin batekin.

Piaget-ek azpimarratzen du ere hezkuntza etiko eta intelektual baten eskubidea, jakintzak bereganatzeko, entzuteko eta obeditzeko eskubidea baino zerbait gehiago dela; hobeto esanda, tresna batzuk osatzeko eskubideak dira, oso baliagarriak direnak buruarekin pentsatzeko eta ekiteko. Berak hitz egiten du gizakian lotan dauden indarren ahalik eta onena den aprobetxamenduaren eskubideaz, eta gero gizartearentzat baliagarriak izango direnak. Baina, indar hauek hezkuntz-prozesoaren ibilbidean garatzeko aukera izateaz gain, ezabatuak ere izan daitezke edo gaizki aprobetxatuak egon.

Piaget-en arabera, hezkuntzak gizakiaren nortasunaren garapen bete-betea bultzatu beharko luke. Beraz, gizaki autonomoak sortu beharko lituzke – intelektualki zein moralki – eta autonomi hau besteengan ere errespetatzeko modukoa beharko luke, elkarrenganako legearen bidez, helduei aplikatzen dien lege berbera, alegia.

Horrela bada, haurraren prozesu mentalen ikerketak eta bere garapena ez baditugu saihestu nahi, koherentziaz jokatu beharko genuke eta askoz gehiago arduratu beharko genuke aprendizaiaren kalitateaz.

Oso ondo dakigu ikerketa pertsonalaren bidez eta bat bateko ahaleginaren bidez bereganatzen diren ezagutzak, hobeto barneratzeaz gain, aprendizaian landutako prozedura bizitza guztirako izan litekeela baliagarria. Horrela jokatzen badugu, beti piztuko dugu kuriositate natural hori; pasiboki hartutako metodoak berriz, zapuztu eta desagertarazi egingo dute.   Bere aprendizai prozesuan parte hartzerakoan, ikasleak pentsatzeko gaitasuna garatzen du eta bere ideia propioak osatzen ditu, memoria lantzen aritu beharrean edo kanpotik ezarritako ariketetara moldatu beharrean.

 

HAURRAK eskolan

 

Gure eskolara etortzen diren neska-mutilak geure ikasleak dira, baina guregan konfiantza duten guraso batzuen seme-alabak dira. Neska eta mutil bakoitza, euren familiak bezalaxe, bakarrak dira, apartak (singulares), errepika eta konpara ezinak.

Eurak dira gure gozamen iturri, gure eguneroko erronka, gure erantzukizuna eskolan pasatzen dituzten orduetan.

Guretzat onenak dira, guzti-guztiak, nor bere erara, bere izaerarekin, bere gustuekin, bere interesekin. Gure errespetu osoa, maitasuna eta arreta merezi dute. Eta traturik apartena, hezkuntzarik bikainena merezi dute.

 Abaltzisketako haurrak

Zizurkilgo haurrak

Abaltzisketa

Zizurkil