FAMILIAK


Familia bakoitza mundu bat dela esaten da. Mundu horietako batzuk zoriz leku batean, herri batean, eskola batean biltzen dira.

Haurrak bere familietatik fisikoki ordu batzuez banatzen dira beste haur batzuekin eta bere irakasleekin bizitzeko (elkartzeko), baina familien estiloa (era), kultura, ohiturak, sinismenak… ez dira baztertuak edo ahaztuak geratzen eskolan dauden bitartean.

Haurrak honen guztien fruitu dira eta horrela aurkezten dira besteen aurrean. Pixkanaka beste estiloak, ohiturak, kulturak, beste egiteko erak interpretatzen, ikertzen, ametitzen, bereganatzen joango dira eta beste talde batzuetako kide izaten joango dira, etxeko aukeretatik desberdinak diren beste batzuetan parte hartuz.

 

 

 

“… la continua investigación, iniciada el primer día de vida, ha hecho que el niño entre en relación activa con el ambiente que le rodea, le ha permitido construir y expresar una cultura propia, particular. Con esta riqueza, el niño se presenta en la escuela. La escuela podría ser de incalculable valor en este crecimiento. Podría ser el momento mágico en el que cada niño pone su bagaje cultural ante el de los demás. Un momento delicado, que necesita corrección, estímulos, asistencia, a fin de que se destaquen los valores de cada cual. El encuentro de muchos niños daría nuevos impulsos a la investigación nunca interrumpida. Cada niño debería confrontarse con nuevos modelos, debería hablar con niños que se expresan de manera distinta a la suya, debería ponerse en cuestión él mismo…” (Francesco Tonucci)

 

 

Baina bere familia izango da beti haurrarentzat garrantzitsuena, bere errefentzia, bere babesa. Beraz, zenbat eta konfiantza eta errespetu gehiago egon familia eta irakasleen artean orduan eta haurrak seguruago, orekatuago, lasaiago eta zoriontsuago sentituko dira. Etxean zein eskolan bizitutako esperientziak elkar elikatuko dira, batzuk besteengan eragina izango dute eta zentzu gehiago izango dute. Ezagutza, emozioak, ikasteko kuriositatea zabalduko da eta fruitu hobeak emango ditu.

Haurrek gurasoek eskolarekin duten erlazioa behatzen eta jasotzen dute, eta alderantziz. Baloratzen eta gozatzen dute ikusten gaituztenean hizketan, barrez, elkarri galdezka, batzuenganako zein besteenganako dugun interesa. Honek ziurtasuna ematen die haurrei, konfiantza gurasoei eta koherentzia gure lanari; izan ere, gure ikasleak euren seme-alabak baitira eta bere seme-alabak gure ikasleak. Denok nahi dugu bere ongizatea eta beraientzat hoberena.

 

 

Eskolako FAMILIAK…

 

Gure eskolako ikasleak guretzako onenak baldin badira, bere familiak ere halaxe dira. Familia onenak dira.
Guk izugarrizko zortea dugu guregan erreparorik gabe konfiatzen dutelako, bere seme-alabentzako gure eskola aukeratu dutelako, euren bizitzan parte hartzeko aukera ematen digutelako.

Eurengatik erabat babestuak sentitzen gara, gure beharrak zeintzuk diren jakin nahi dute eta zeintzuk gure ilusioak. Guk eskatzen diegun edozein atazetan parte hartzeko prest azaltzen dira, behar dugun guztietan laguntzen digute, euren onarpena eta konfiantza adierazten digute. Baina, era berean, gure irizpide metodologikoak eta gure erabakiak errespetatu egiten dituzte.

Guretzat ohore bat da famili hauek gure eskolako kide izatea. ESKERRIK ASKO!!!
Ahal dugun guztia egingo dugu ez huts egiteko.

Abaltzisketa

Zizurkil