TAILERRAK
Myriam Nemirovsky-k esaten zuen bezala, eskola, kasu gehienetan, bene-benetako bizitzatik kanpo geratzen da.
Ikasgelak abstraktuak dira, berdinak (altzariak, materialak…). Umeak bertan ordu luzeak ematen dituzte, edozer gauza edo denetik egiten, askotan zertan ari diren ere ondo jakin gabe…(1)
2014. urteko urtarrilean Francesco Tonuccik egin zigun proposamena ikasgelak uztearena izan zen eta bere ordez tailerrak eta laborategiak antolatzea, bai barrukoak zein kanpokoak, erabat esanguratsuak, non neska-mutilak batetik bestera mugituko ziren euren beharren, gustuen edota interesen arabera, eta non arlo guztiak euren baitan hartuko lituzketen eta aprendizaia guztiak bermatuko lituzketen.
Beraz, 2014-15 ikasturteaz gero, hauxe da ikasleekin batera aurrera daramagun lan proposamena. Eskola tailerretan dago antolatuta, ez dago ez ikasgelarik ezta arlorik ere, bai ordea, material jakin batzuk, egoera jakin batzuk… eskaintzen duten inguru bat, giro bat, espazioak . Hauek errealak, esanguratsuak, interesgarriak eta anitzak dira, non neska-mutil guztiek euren interesei, beharrei eta gustuei erantzuna aurki diezaieketen.
San Milan eskolako aroztegia
San Millan eskolako arte tailerra
San Millan eskolako baratza
San Millan eskolako mugimendu tailerra
San Millan eskolako liburutegia
San Millan eskolako zientzia tailerra
Tailer bakoitzak aukera anitzak eskaintzen ditu eta haurrak euren lanetan, proiektuetan, esperimentuetan, ikerketetan, irakurketetan, ekoizpenetan… zentratu daitezke eta bakoitza bere erritmoan joan daiteke.
Haurren eskura material eta egoera bizi-biziak jartzen saiatzen gara norbanakoaren interesen araberakoak, euren garapen etapetarako egokiak direnak eta, era berean, sortzen diren bat-bateko aktibitateak edota eurek proposaturikoak ere errespetatzen ditugu.
Haurrek zein tailerretara joango diren aukeratzen dute, baita noiz eta zenbat denbora eskainiko dioten ataza bakoitzari. Hauek saio batean bukatutzat eman daitezke edo eurek uste duten beste luza daitezke denboran: beste une batean jarrai dezakete, errepika dezakete, berriro heldu, berriro egin, berreskuratu… euren burua deskubritzen duten bitartean, garatzen diren bitartean eta asetuak sentitzen diren arte.
Dinamika honek kalitatezko aprendizaiak, sakonak, beharrezkoak, intelektualak errazten ditu, eta haurrak prest daudenean aprendizaia akademiko bihurtuko dira, ahalegin gutxiagorekin hauetaz errazago jabetuko direlarik. (2)
Mugitzeko askatasunak, neurri handi batean, berez sortzen zaiena egiteko aukera ematen die, kanpo eta barneko oreka bat dakarrena. Horrela bada, bere gorputzari, adimenari eta espirituari behar beste oreka ematea lortzen dute.
Konkretuki zerbait ikastera edo egitera behartzen ez ditugunez, behar beste denbora pasatzen dute oreka horren bila baina jasangarria dena (2) eta eurek frogatzen eta esperimentatzen aritzen dira beldurrik gabe eta ilusioz beteta.
X.L. Nolakoak izango dira etorkizuneko ikasgelak?
S.H. Irekiak, hiru paretekoak, zabalak… Ikasgelaren kontzeptu tradizionalak aprendizaia kaltetzen du. Adibidez, ikasgela itxi batean karbono dioxido maila igotzen joaten da goiza aurrera doan heinean. Kontzentrazioa mantentzea oso zaila da milioiko 2000 partikulatik gora. Baina 4000ko “gailurrak” izaten dira. Aire hau arnasten duen ume batek nahi duen bakarra iskanbila sortzea da.
Stephen Heppell
(1) F. Tonucci
(2) Rebeca Wild
Abaltzisketa
Zizurkil