DENBORA

… denok desiratzen dugun eta faltan izaten dugun hori. Guretzako denbora, gure gauzetarako, bakoitzak bereak, bere afizioak, bere pasioak, bere gustuak…

Nahi dugun horretan denbora galtzea.

Denbora irabaztea, baina ez lehenago iristeko edo inori irabazteko.

Atsedena hartzeko denbora izatea, edo nekatzeko nahi badugu, dibertitzeko, gozatzeko, erlaxatzeko, denbora pasatzeko, begira egoteko, itxaroteko, aspertzeko, amets egiteko…

Denbora izatea nahi dugun bezala bizitzeko, ez agintzen diguten bezala…

Izan ere, denborak dimentsio soziala du eta baita dimentsio pertsonala eta subjetiboa ere, norberaren baitan dagoena. (1)

Gaur egungo bizitzak, gure gizartean, ordutegiak, planifikazioak, denboraren kontrolak, e.a. behar-beharrezkoak ditu baina haurtzaroan beste era batera ikusten dira gauzak: haurrentzat ordutegiak “gogaikarriak” dira, inposatuak dira, horren aurrean beti protestatzen dutena (“jooo… itxaron pixka bat”, “jooo… jolasten jarraitu nahi dut”, “jooo… orain ez”…).

 

 DENBORA Eskolan…

 

Zer gertatzen da eskolan? Nola bizitzen da denbora? Edo denbora falta besterik ez al da sumatzen? “ez daukagu denborarik”, “denbora falta da”, “ezin da denbora galdu”, “orain bai”, “orain ez”… Pertzepzio honek presara eramaten gaitu nahi eta nahi ez, estresera, ezinegonera; eta haurrak alde batetik bestera bultzatzera eta arrastaka eramatera, egoera batetik bestera, eduki batetik bestera, zentzugabekeria batetik bestera…

Baina, haurtzaroko erritmoak errespetatzea, haur bakoitzaren erritmo berezia errespetatzea gakoa da heziketa orekatua eta lasaia bermatzeko, arrazoia eta emozioa kontuan hartzen dituena, adimena eta espiritua. Eta erritmo desegokiak kaltegarriak dira eta desberdintasuna eta esklusioa baimentzen dute. Beraz, pertsona bakoitzak behar duen denbora aurkitzen jakin beharko genuke, eta, era berean, hezkuntza-ekintza bakoitzari behar duen denbora ematen. (1)

Baina egia da ez dagoela denetarako denborarik, beraz , zertaz erabili pentsatu behar dugu, eskolako denbora dela-eta lehentasun batzuk aipatuz eta zeintzuk diren oinarrizko egitekoak definituz. Honek erabaki batzuk hartzera eramango gaitu, kontziente izanez zeintzuk izango diren eskolan lehentasunezko eginkizunak eta zeintzuk baztertuko ditugun.

Haurtzaroari denbora itzuli behar zaio euren aprendizaiak bereganatzeko, bizitzeko, ezagutzeko, ikasteko eta eraikitzeko espazioak eskainiz. Denbora izatea eta era libre eta autonomoan erabiltzea hobeto ikasteko behar bat da. Rousseau-k dioenez “haurtzaroak ikusteko, pentsatzeko eta sentitzeko bere modua dauka eta geurearengatik ordezkatzen saiatzea tontakeria galanta litzateke”. (1)

(1) “La educación lenta”. Joan Domènech

Gure ikasleek IZATEKO denbora dute.

Gure ikasleek EGOTEKO denbora dute.

Gure ikasleek PENTSATZEKO denbora dute.

Gure ikasleek BEGIRATZEKO ETA ESPERIMENTATZEKO denbora dute.

Gure ikasleek ENTZUTEKO denbora dute.

Gure ikasleek HITZ EGITEKO denbora dute.

Gure ikasleek ISILIK EGOTEKO denbora dute.

Gure ikasleek LAN EGITEKO denbora dute.

Denbora Txalburun

Denbora… IZATEKO

Denbora… EGOTEKO

Denbora… PENTSATZEKO

Denbora… BEGIRATZEKO ETA ESPERIMENTATZEKO

Denbora… ENTZUTEKO

Denbora… HITZ EGITEKO

Denbora… ISILIK EGOTEKO

Denbora… LAN EGITEKO

Denbora San Millanen

Denbora… IZATEKO

Denbora… EGOTEKO

Denbora… PENTSATZEKO

Denbora… BEGIRATZEKO ETA ESPERIMENTATZEKO

Denbora… ENTZUTEKO

Denbora… HITZ EGITEKO

Denbora… ISILIK EGOTEKO

Denbora… LAN EGITEKO

Abaltzisketa

Zizurkil