Tailerrak: LIBURUTEGIA
Alfabetizatzea, hau da, irakurketa eta idazketaren jabetzaren aurrerapenean parte izatea da eta izan da Eskolaren helbururik garrantzitsuena eta saihestezina.
Hortik dator irakaslegoaren funtzio alfabetizatzailea eta bereziki funtzio horren estrategi funtsezkoena: bakoitzaren interesa eta irakurtzeko eta idazteko gozamena goraipatzea. Haurren aurrean irakurketa eta idazketaren ohiko erabiltzaile modura azaldu behar du, irakurketa eta idazketa gustukoak dituena eta beraiekin eta beraientzako irakurri eta idazten duena.(1)
Liburutegia, gure eskolan, espazio irekia da, interesgarria, erakargarria, aukera asko dituena eta euren gustu eta intereseko aukerak ematen dituena.
Alde batetik, haurrek egiten dituzten oinarrizko eta ohiko aktibitateak daude:
- Modu guztietako irakurketak (bakarka, besteekin, isilean, ahots gora…), interesatzen zaizkien genero, estilo, erregistro… askotarikoak (literatura, zientzia, arte…; liburuak, albisteak, komikiak…..); benetako testuak, bertsio ezberdinetan, hizkuntz ezberdinetan…; laburrak, luzeak, konplexuak…; irakurketa jasoak edo arinak, ikasteko edo kontsultatzeko; gozamenerako edo helburu askotarako…
- Euren helburuetarako behar dituzten edota nahi dituzten hainbat testuen idazketa; bakarka edo taldean; eskuz edo ordenadorez…
Ipuinak idazten dituzte (beraiek sortutakoak, bertsioak, itzulpenak, jarraipenak, pertsonai bereko istorioak,e.a.; errimak, bertsoak, esaldi poetikoak…; mezuak, eskutitzak, oharrak…; komikiak, errezetak, albisteak… - Dokumentalak, pelikulak, erreportajeak… ikustea eta une bakoitzean egokiak diren ipuinak eta bestelako audioak entzutea.
- Bat-bateko zein aurretik planifikatutako solasaldiak, non neska-mutil bakoitzak liburu berdina edota desberdina irakurtzen duten, eurentzat esanguratsuak diren pasarteak aukeratzen dituzten eta denon artean komentatzen ditugun.
Eta bestalde, funtsezko aktibitatea dago, irakasleok egiten dugun ohikoena eta mimatuena – lagundu eta haurren zereginetan gidatzeaz gain- ahots gora irakurtzea dena.
Astean bitan, gutxienez, astero-astero ikasturtean zehar, ahots gorako hiru irakurketa eskeintzen dizkiegu, hiru hizkuntzetan, beraiek aukeratu dezaten zein entzun nahi duten.
(1) Myriam Nemirovsky
Ingelesa
Ingelesa lantzeko ikasleak hiru taldetan banatzen ditugu. Zaharrenak, Liburutegian, bi talde osatzen dituzte hizkuntz honen aprendizaian aurkitzen diren prozesuaren arabera. Astean 60 minutuko bi saio dituzte eta ingeleseko irakasleak gidatzen ditu saio hauek. Saio hauetan nagusiki ahozko aktibitateak egiten dira: kantak, errimak, dantzak, irakurketak, jokoak, errepikapenak, galderak, erantzunak, bideoak… Hauetatik zaharrenek idatzizko ekintza batzuk ere egiten dituzte, beti ere euren proposamenak kontuan hartuz, hala nola: denbora-pasak, itzulpenak, abestien letrak…
Txikienek ingelesarekin duten kontaktua Mugimendu tailerraren bidez egiten da, bertan kantak, antzerkitxoak, dantzak… egiten dituztelarik astean 20 bat minutuko bi saioetan.
Irakurketa / Idazketa
Astean bizpahirutan, gutxi gora behera 45 minutuko irakurketa-idazketa saioak ditugu, bertan haurrak euren prozesuaren arabera taldekatzen ditugu, irakurketa eta idazketaren psikogenesian oinarrituz. Saioak irakasleak gidatzen ditu, haurren proposamen eta interesetatik abiatuz, baina hizkuntzaren hausnarketan, testuen errebisioetan, ahozkotasunean, irakurketa ulermenerako estrategietan, e.a.rretan zentratuz eta horrela euren prozesuetan aurreratzen laguntzen diegu.
Abaltzisketa
Zizurkil