Tailerrak: ARTEA
Benetako adierazpen artistikoak dira eskolak ahalbideratzen dituen aktibitateak, errespetatu eta proposatu behar ditugunak inongo epairik eta ebaluaziorik gabe. Adierazpen hauek dira marrazketa (klarionarekin edo margoarekin), dramatizazioa, istorioen asmakizunak, txotxongiloak, ritmika, e.a. eta konkretuki objektuak, animaliak, pertsonak… modu fantastikoan sortzea, irrealak baina biziak, inondik ere ez dutenak adierazi nahi, adibidez, “sei hankako intsektua, hego simetrikoduna eta gorputz bermiformea duena naturalistaren tximeletaren erara”. Izan ere, zaila baita jakitea haur bakoitzak irudikatu nahi duena, baina zalantzarik gabe paperean, eskulturan, hondarrean, edota musikan jarri nahi du berarentzat tximeleta bat dena: kolorea, mugimendua, aniztasuna, e.a. Bere tximeletak beti dira desberdinak, etengabeko bilaketa, ikerketa bat. (1)
Haur guztiek dituzte gaitasun kreatiboak. Gaitasun kreatiboa esaten dudanean ez dut esan nahi gaitasun artistikoa, baizik eta auto-adierazpenerako gaitasuna. Zerbait pertsonala egiten dudan bakoitzean, zerbait nirea, originala, niri bururatu zaidan zerbait denez, buruarekin egiten dudana, neuk hasi eta bukatzen dudana, zerbait kreatiboa egiten ari naiz…
Uste dut benetako kreatibitatea ez dela ez teknika bat, ezta arlo bat ere, baizik eta erakusteko modu bat, jarrera bat, oinarrizko baliabide bat besteengan dudan konfiantzan oinarritzen dena. Irakaskuntza kreatiboa izango da baldin eta sinisten dugunean haurrak badakizkiela zenbait gauza egiten eta berari horiek aurkitzen eta garatzen laguntzen zaion heinean.; baina aldiz, irakaskuntza errepresiboa izango da erakutsi, eman, inposatu nahi denean.
Tailer honetan arreta berezia jartzen dugu haurren marrazkietan, jakinez marrazkia hezitzea errespetatzea, laguntzea, elkarrekin aurkitzea esan nahi duela: orduan haurrak gauza ederrak egingo ditu. Nahikoa da laguntzeko prest egotea eta pentsatzea noski haurrak bere buruarekin pentsatzen duela eta ez gurearekin.
Haurrei gauza bati buruz adierazteko eskatzen badiogu, pentsatzen dutena azaltzeko eskatu behar diegu, nola ikusten duten gauza hori eta ez nolakoa den errealitatean. Euren gaitasun sentsorial eta pertzeptiboak ez daude heziak errealitatea modu zehatz batean jasotzeko, ezta euren interesa ere errealitate horretara bideratua; errealitatea nola kopiatu duen epaitzen badugu, lortuko duguna da frustratzea, eta bere burua kontrolatzen hasiko da, bera ez dela gai pentsatzen eta besteena kopiatzen hasiko da edota ezarritako ereduak ekoizten saiatzen hasiko da.
(1) Francesco Tonucci
Abaltzisketa
Zizurkil