Tailerrak: AROZTEGIA (eta MEKANIKA)


Tailer honetan eraikuntza eta aroztegiko lanen bidez benetako matematika bizi eta esperimentatzen da (neurriak, geometria, estimazioak, logika, fisikaren aspektuak…), baita sormena, irudikapena… ere, beste trebezi motriz batzuez gain.

Batez ere, frogatu-erraturen bidez lantzen da. Horrela haurrek proiektu bakoitzak sortzen dizkien zailtasunei aurre egiten diete. Eta eraikuntza hauen bidez euren sentimenduak eta emozioak adierazi ditzakete eta bere lanen inguruko istorioak ere asma ditzakete.

 

Eskuak eta lan-tresnak

Espazio honetan, aroztegiko tailerra den honetan, haurrek kalitate, loditasun, tamaina… ezberdineko zurak dituzte eta hauek lantzeko benetako tresna mekaniko eta elektrikoak. Hemen neska-mutilek mailua, zerra, iltzeak, e.a erabiltzeko gaitasuna erakutsi eta garatu dezakete – beldurrik gabe, baina ziurtasun neurriekin – etxean ere gehienetan debekatuak izaten dituztenak.
Aktibitate honek eramaten ditu haurrak eskuak eta gorputza trebatzera errekupera ezinak diren mugimendutan – ariketa aspergarrien bidez ez bada – hala nola:
iltzeak sartu
iltzeak atera
tornilloa sartu eta atera
zerratu
lijatu
limatu
zuloak egin
ingleteak egin
matxinbratu
lotu eta askatu…

benetako objektuak, erabilgarriak eta praktikoak, eraikitzeko.
Aktibitate honek materialekin benetako kontaktua eta zientifikoa ekartzen du: zura mota batek gutxi pisatzen du, beste batek asko, batean erraz sartzen dira iltzeak, beste batean okertu egiten dira, bat erraz zerratzen da, beste bat gogorregia da, marra desberdinak dituzte, korapiloak, erretxina… (1)

Beraiek behar, nahi, edo gustatzen zaizkien era askotariko objektuak, altzariak, jostailuak… pentsatzen dituzte, irudikatzen dituzte, diseinatzen dituzte, bozetoak egiten dituzte, neurriak hartzen dituzte, maketak egiten dituzte…
Horrela, eskolan behar ditugun apalategiak, kaxak, liburutegiak, gurdiak, markoak, bankuak… egiten dituzte (hauek dute lehentasuna) edo etxera eraman nahi dituztenak -txakurrarentzat, txorientzat, baratzerako, oparitzeko…-.

 

Egin – Desegin

 

Espazio honetan neska-mutilen eskura material anitza jartzen dugu eraikuntzak egiteko. Hemen eurek sormen eta ikertzeko esperientziak bizitzen dituzte, pertsonalak zein konpartituak. Lanak egiten dituzte, manipulatu egiten dute, jolastu, frogatu, forma, tamaina, oreka, abiadura, simetria, altura, pisua, e.a., e.a. esperimentatzen dute, ingeniaritzako eta arkitekturako benetako lanak eginez, behin eta berriro frogatzen dute, gogotik, askotan fisikako legeak eta helduon aurreikuspenak zalantzan jarriaz.

Bakoitzak bere ideiak bere era pertsonalean eraman ditzake aurrera, baina asko disfrutatzen dute proiektuak konpartitzen eta elkarrekin lana eginez helburu zehatz bat lortu nahi dutenean: kanika ez dadila atera bihurgunean, laberintoaren irteera aurkitzen zaila izan dadila, dorreak 2 metro izan ditzala… Eurek aukeratzen dute noiz nahi duten bakarrik egin, horrela euren erronkei aurre egin ahal izateko eta noiz nahi duten besteekin aritu eta besteei lagundu.

Bi espazio hauek -herramintana eta eraikuntzena-, eta bertan egiten diren aktibitateak elkar konektatuak daude eta etengabe elkar elikatzen dira, izan ere, horretarako diseinaturiko materialekin eraikitzerakoan, hala nola, zurezko piezekin, legoarekin, e.a. hainbat hurbilketa eta entsaio egiten dituzte gero beste une batean agian tresnekin landuko dutena. Eta, alderantziz, altzari bat edo objektu erreal bat prestatzen ari direnean, askotan “Egin-Desegin” gunera jotzen dute frogatzera, ziurtatzera edota irudikatzera nola izango den egokiena, ziurrena edota errazena mozteko edo muntaia egiteko.

Haurrak eta bere eraikuntzak behatzerakoan ikusi dugu, adierazpenaren beste aspektu batzuetan bezalaxe, euren eraikuntzak modu desberdinean azaltzen direla, gero eta konplexuagoak direla, euren garapenaren arabera.
Txikienak pieza bateko dorreak eraikitzen hasten dira edota piezak horizontalean metatzen. Gero, espazioan sakabanatzen hasten dira baina lanei alturarik eman gabe. Gainera piezak zoriz aukeratzen dituzte. Helburua alboetatik itxia den zerbait eraikitzea izaten da, alturarik gabe … (testua amaitu gabe dago).

(1) Francesco Tonucci

Abaltzisketa

Zizurkil